XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Andra Isidorak Epikoganako bidea artu eban.

Atea, kaxk-kaxk bagarik, ukabillez yo ebanean Nor? itandu eban Viñasek indarga ta motelik.

- Isidora naiz.

Zapartadan yagi, atorra-iduna lotu, txartesa ertsita, uleak ezkerraz legunduaz, atea zabaldu eutsanean, etsandreak ekarren argiari begiak zabaldu ezinik Zek zakaz? zirautsan.

- Zek nakarren?.

Gaur arratsaldean uriko astorik andienak, karlista saldu batek, ostikada batzuk emon dautsuzala yakin dot eta erdi-erritar ta adiskide ona zaitudan aldetik zeu ikustera nator.

- Viñasek buruko astunez, zer esan ezekiala, begiratu eutsan.

Ain adiguritsua izanda, alan, ain otz ta motz andra uren bat artzeko, ezagun eban bere izatea oso aldatuta eukana.

Jesarri gaitezan eta itz egin dagigun esanaz, Arangoitiren emazteak, gelatik etsariratuta, iru aulki urreratu ebazan.

- Zuk, Pedro, apaldu egin bear zeuke.

Orretarako erdu geurera.

Gero urdurialdi ori ibitu daiten emagarri bat artu bear izango dozu ta gaur arratsaldekoa aiztu, gaur beintzat.

Biarko, a! Biarko geuk, senarrak, maisuak eta neuk, emengo barri obeto dakigunok, asto andi orri zer egin bear dakon geuk erabagiko dogu.

- Eskerrik asko, andra Isidora.

Emagarri ori, bai, ondo letorkit.

Apaldu, ezin apaldu dagiket.

- Biar, ez gero ut esan ez utsik egin, biar geurean bazkalduko dozu maisuagaz batera.

Orain logarri bat, veronal edo zeuk dakizu zein ondoen datorkizun, logarri indartsu bat artu egikezu.

Idatzi zeuk logarri orren izena txartel baten eta doala Adona botikara.

Berau lagun dodala yoango naiz ni etsera.

Pedro esan eutsan kalerako yagita, koronel zangar baten odola eztabil alperrik nire zanetan.

Geuk oinazpiratuko dogu olagixon orren arrokeria.

Ardura bagarik lo egin.

Biarrarte.

- Biarrarte ta milla ta milla esker.

Adonak, andra Isidorari lagun eginda, botikan sartu zanean Norentzakoa da? enzun eban barrukoaren agotik.